BIZIRIK
Kaleko Urdangak
Tough Ain’t Enough, 2021

Ez dira garai errazak inorentzat, eta Kaleko Urdangak taldearentzat ere ez. Haren azken diskoa, Bizirik, burua ez makurtzeko gonbidapena eta aurrera jarraitzearen ospakizuna da aldi berean, eta, musikalki, himno itsaskorrak egiteko duen trebeziaren beste froga bat. Abesti asko dira aipatzeko modukoak, baina bi nabarmenduko ditugu: Bardulia, Gipuzkoako punk-oi! mugimenduari egindako omenaldia, ildo horretako zenbait talderen kantu ezagunak oinarri dituena; eta Txotx!, estilo aldetik taldearen ikuspegia zabaltzen duen kantua, trikitiaren eta panderoaren doinuei esker. “Hamar urte luze nahikoa eta sobera dira kolpe batzuk hartuta zutitzen ikasteko” kantatzen dute Etengabe aurrera abestian. Bai, Kaleko Urdangak zutik, bizirik eta indartsu daude.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.