heltzear web

ODOLEZKO PLAZA
Urgull
Hainbat zigilu, 2025

1904an, ikuskizun odoltsua antolatu zuten Donostiako zezen plazan: zezen baten eta tigre baten arteko borrokaldia. Ikuskizunaren erdian, bi animaliek ihes egitea lortu zuten; ikusleak, izuturik, alde egiten saiatu ziren, mikeleteek1 tiro egin zuten eta, anabasaren2 erdian, pertsona bat hil zen eta hogei lagun inguru zaurituak izan ziren, gehienak balaz. Gertaera historiko horretan oinarritu da Urgull crust talde donostiarra Odolezko plaza lehen lan luzea osatzeko. Piztiak borrokan, Piztiak aske, Oihu eta ikara eta gainerako kantuen bidez, ankerkeriaren3 kronika egin du talde donostiarrak.

Gotzon Hermosilla

1. Mikelete: Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko zen miliziako kide.
2. Anabasa:
confusión (es), confusion (fr).
3. Ankerkeria:
crueldad (es), cruauté (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.