heltzear web

504naste

NASTE BORRASTE
Naste Borraste
Discos Suicidas, 1987

Euskaraz, nahasketa1 edo korapilo2 handiari esaten zaio nahaste-borraste, baina Naste Borraste 1980ko hamarkadako talde bat ere izan zen, Bilboko San Inazio auzoan sortu zena eta Larrako AEK euskaltegiarekin lotura handia zuena: taldekide gehienak ikasleak ziren eta, oker ez banago, irakasleren bat ere tartean zegoen. 1987an argitaratutako kasete honetan argi ikusten da hori, Larrako skaltegia eta Kortezubi barnetegi kantuetan, adibidez. Orain, berriro elkartu dira azken bira egiteko, eta martxoaren 1ean Bilboko Kafe Antzokian joko dute. Kortatu, Baldin Bada eta garai hartako beste zenbait talderen moduan, ska erritmoak txertatzen dizkiote punk eta rock doinuetan oinarritutako beren proposamenari. Dantzarako eta ondo pasatzeko aukera aproposa.

Gotzon Hermosilla

1. Nahasketa: confusión (es), confusion (fr).
2. Korapilo:
enredo (es), pétrin (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.