BEHIN BETIKO
Ostiada Oi!
GBR Records, 2003

Joan den urriaren 14an, Josu Azkarate Alberdi Ostiada Oi! taldeko baxu jotzaile izandakoa hil zen, 40 urte zituela. Elgetako taldea Barduliako mugimenduaren aitzindaria izan zen mende berriko lehen urteetan, eta 2003an disko bat plazaratu zuen, Behin betiko izenekoa, punk eta oi! doinuz betea, eta Zakarrak taldearen bertsio bat ere bazekarrena. Horrez gain, bi abesti sartu zituen Bardulia Sound izeneko bilduman. Urte batzuk geroago desagertu zen, baina 2020ko otsailean kideak berriro batu ziren kontzertu gogoangarria egiteko. Bere xumean, Behin betiko diskoa punk barduliarraren historiako mugarri gisa gelditu da; klasiko txiki hau berriro entzutea bada Josu gogoan hartzeko modu polita. Punk-oi! abestian aipatzen zuten kaleko gar horrek pizturik jarraitzen du.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.