Musikari bat? Maddi Oihenart.
Opari egiteko disko bat? Anna Homler eta Steve Moshier-en Breadwoman & Other Tales.
Musika entzuteko lekurik onena? Etxea, kaskoekin.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea ogiarekin; eta, batzuetan, tortilla frantsesa.
Zer galtzen zaizu beti? Autoko giltza.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? "Zer demontre?!".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Soinuarekin zerikusia duten tramankuluetan eta bigarren eskuko arropan.
Zure lehen mito erotikoa? Sorgin Aspertua.
Pertsonaia historiko bat? Eliane Radigue.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ez edatea.
Zure bertuterik handiena? Tema.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Beren buruarekiko fidelak izatea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Grabagailua eta katua (eta Jakoba Errekondoren baratzerako gida).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.