bidean web

(Merina Gris) 

Musikari edo talde bat? Charli XCX.
Opari egiteko disko bat? Sour (Olivia Rodrigo, Geffen Records, 2021).
Musika entzuteko lekurik onena? Kaletik oinez edo autobusean, aurikularrekin.
Zer gosaltzen duzu? Kurkumazko ogi txigortua, hummusa eta salmorejoa.
Zer galtzen zaizu beti? Lanera sartzeko txartela.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Ixo1, horrek benetan larritzen2 nau eta!”.
Zure lehen mito erotikoa? Halle Berry edo OTko Natalia.
Pertsonaia historiko bat? Nikola Tesla.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Itsasoan bainatzea.
Zure bertuterik handiena? Umorerako joera.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Enpatia eta leialtasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Aiztoa, metxeroa, burkoa, Ventolin-a eta Nintendo Switch-a.

1. Ixo: isildu, isil zaitez.
2. Larritu:
agobiar(se) (es), accabler (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.