Eider Saez

Musikari (edo talde) bat? Taylor Swift.
Opari egiteko disko bat? Melodrama (Lorde, 2017).
Musika entzuteko lekurik onena? Kontzertuak.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea tostadekin. Urdaiazpikoa1 badago, hobeto.
Zer galtzen zaizu beti? Aterkiak.
Zer esaten duzu askotan? “Dena zerbaitengatik2 gertatzen da”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Kontzertu batera joateko planean.
Zure lehen mito erotikoa? Justin Bieber.
Pertsonaia historiko bat? Audrey Hepburn.
Bestondoari3 aurre egiteko4 erremediorik onena? Gauean ur asko edan eta goizean ibuprofenoa.
Zure bertuterik handiena? Langilea izatea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Edozertaz5 lasai hitz egin ahal izatea.
Zer eramango zenuke uharte6 huts batera? Kindle bat liburu askoz betea eta labana7 bat.
1. Urdaiazpiko: jamón (es), jambon (fr).
2. Zerbaitengatik: por una razón (es), pour une raison (fr).
3. Bestondo: resaca (es), gueule de bois (fr).
4. Aurre egin: afrontar (es), affronter (fr).
5. Edozertaz: sobre cualquier tema (es), sur n'importe quel sujet (fr).
6. Uharte: isla (es), île (fr).
7. Labana: cuchillo (es), couteau (fr).
