Musikari edo talde bat? Eddie Vedder eta Mumford & Sons.
Opari egiteko disko bat? Anek idatzi dit zutaz (Mikel Urdangarin) edo The Concert In Central Park (Simon & Garfunkel).
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa eta korrika egitean.
Zer gosaltzen duzu? Fruta zukua, tea, arroz nahasiak.
Zer galtzen zaizu beti? Giltzak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Zer nahi du?”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Janarian eta ardo onetan.
Zure lehen mito erotikoa? Nire maitalea.
Pertsonaia historiko bat? Mahsa Amini.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Doliprane, ura eta Euskola 0.
Zure bertuterik handiena? Enpatia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Beren hitza errespetatzen dutela.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Semea, maitalea, lagun onak, ardo/janari onak eta musika.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.