hasieran web

Musikari edo talde bat? Arctic Monkeys taldea da nire gustukoena.
Opari egiteko disko bat? Chelsea Girl, Nico artistarena.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoan, dudarik gabe.
Zer gosaltzen duzu? Ogi txigortua1 arrautza batekin.
Zer galtzen zaizu beti? Etxeko giltzak eta entzungailuak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Gero gerokoak2".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Argazki analogikoak ateratzeko karreteetan.
Zure lehen mito erotikoa? Peter Pan.
Pertsonaia historiko bat? Joana Arc-ekoa.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Alkoholik ez edatea.
Zure bertuterik handiena? Irmotasuna3.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Konfiantza.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Argazki kamera bat.

1. Txigortu: tostado, -a (es), grillé (fr).
2. Gero gerokoak:
etorkizunari begira egon gabe, unea bizi behar dela adierazteko esamoldea.
3. Irmotasun: constancia (es), constance (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.