Musikari (edo talde) bat? Post Malone.
Opari egiteko disko bat? Rosaliaren El Mal Querer.
Musika entzuteko lekurik onena? Etxean, bakarrik nagoenean eta dantzatzen dudan bitartean.
Zer gosaltzen duzu? Tortilla frantsesa eta fruta.
Zer galtzen zaizu beti? Galtzetinak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Askotan eta edozein testuingurutan nire esaldiak “ole” hitzarekin hasten ditut.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Etxetik kanpo bazkaltzen edo arropa erosten.
Zure lehen mito erotikoa? Scarlett Johansson.
Pertsonaia historiko bat? DJ Cool Herc.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Anaiarekin pizza batzuk eskatu.
Zure bertuterik handiena? Intuizioa.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Haien babesa, beti daude nire alboan.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Nire anaia Mikel.

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.