Musikari edo talde bat? Jeff Buckley.
Opari egiteko disko bat? JC Perezen Atlantic River (Elkar, 1994).
Musika entzuteko lekurik onena? Kaskoak jantzita terraza batean, kafea hartu bitartean.
Zer gosaltzen duzu? Sasoiko fruta, oloa eta kafea.
Zer galtzen zaizu beti? Ziak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Ai, ama!".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Janaritan.
Zure lehen mito erotikoa? Leia printzesa.
Pertsonaia historiko bat? Albert Einstein.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Mendi buelta.
Zure bertuterik handiena? Konstantzia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Tronpeta bat. Ondo jotzen ikasteko sobera denbora izango nuke.