Musikari edo talde bat? Ian Curtis.
Opari egiteko disko bat? Enrique Morenteren eta Lagartija Nicken Omega.
Musika entzuteko lekurik onena? Etxeko egongelan gosaltzen, eguzkia aurpegian.
Zer gosaltzen duzu? Kukicha tea eta pare bat tostada ahuakatearekin.
Zer galtzen zaizu beti? Aterkiak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Zer? Barkatu, galdu egin naiz".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Etxetik kanpo bazkaltzen.
Zure lehen mito erotikoa? Orlando Bloomekin obsesionatua nengoen umetan…
Pertsonaia historiko bat? Aurora Rodríguez Carballeira.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Tona bat mimo.
Zure bertuterik handiena? Intuizioa.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Neurodibergentzia… kar-kar!
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Lagun bat.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.