(J Martina taldea)

Musikari (edo talde) bat? Verde Prato.
Opari egiteko disko bat? Los Angeles, Rosaliarena.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Kafea eta ogia marmeladarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Euritakoak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Aber, gauza bat...".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Arropatan eta janaritan.
Zure lehen mito erotikoa? Juan José Ballesta.
Pertsonaia historiko bat? Tamara Bunke Tania.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Janari dibertigarria.
Zure bertuterik handiena? Sentsibilitatea, edo pasioa.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Haien bitartez neure burua eraikitzen1 dudan sentsazioa.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Kapitala, Marxena.

1. Eraiki: construir (es), construire (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.