Musikari (edo talde) bat? Olaia Inziarte. Baita Benito Lertxundiri laguntzen dion taldea ere.
Opari egiteko disko bat? Esti Markezen Atenporal, denetik baitu.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Kafea; eta, astia badut, tostada tomate eta olioarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Nahiko ordenatua naiz, ez dago beti galtzen dudan gauzarik.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Ez dagoenean gehio, zurekin Peio!"
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Gitarretan, 15 bat ditut.
Zure lehen mito erotikoa? Sharon Stone.
Pertsonaia historiko bat? Ziro Handia.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ura eta mugitzea, zerbait egitea.
Zure bertuterik handiena? Pazientzia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Gitarra bat.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.