Julie
Musikari edo talde bat? Chappell Roan.
Opari egiteko disko bat? 19, Adelerena.
Musika entzuteko lekurik onena? Bidean, autoan denak emanda1!
Zer gosaltzen duzu? Tea, ogi txigortua2 eta erreximenta3.
Zer galtzen zaizu beti? Pareko galtzerdietako bat.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? “Lasaiii, ez da hain larria!”, beti baikor.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Nire hurbilekoei plazer egiten4.
Zure lehen mito erotikoa? Star Academy saioko kantari bat.
Pertsonaia historiko bat? Simone Veil.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Txokolate beroa sofan.
Zure bertuterik handiena? Enpatia (gehiegi, batzuetan).
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Ulerkorrak izatea eta konfiantza.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Gitarra, musika sortzeko.
1. Denak emanda: a tope (es), au maximum (fr).
2. Txigortu: tostado, -a (es), grillé, -ée (fr).
3. Erreximenta: marmeladaren antzeko jaki.
4. Plazer egin: alaitu, poztu, zoriontsu egin.
