(Haxotz)

Denetariko musika dudanez gustuko, hainbat estilo batzen saiatu naiz euskal musikarien zerrenda labur honetan.
YAW: Malda
Honen laztasuna antologikoa da. Posthardcorea nahitaezkoa zitzaidan nerabezaro berantiarreko asaldura arintzeko, eta hor zegoen Yaw, letaginak zorrotz, niri laguntzeko. Banan-banan, nahasi egiten ditut kantak, baina diskoa jarrita berehala dakit zein kanta datorren jarraian.
HIRU TRUKU: I
Kantagintza zaharrak zeharo harrapatzen nau. Asko pentsatzen dut grabaziorik ez zeneko garaietan erabiltzen zituzten teknikei buruz: erritmo erasokorrak, hitz jokoak, historiagintza gogoangarria... Umetan, hamaika aldiz entzun nuen bilduma hau, gurasoekin autoan nindoala. Hipnotikoa da, akaso Ruperrek trobadore ahotsa daukalako.
URGATZ: Hori
Bermeotarrok beti izan dugu aitzindari fama. Jada itsasoan ez bada ere, talde hau euskal musika garaikidearen abangoardiaren muturrean dago. Dantza zein urradura opatzen dute, epika eta minimalismoa, kantagintza fina eta zarata kiskaltzailea. Sentsibilitate handiz egindako musika, beti bidean bihotza utzita.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.