Baratzakoak bertakoak edo ingurukoak. Halako lanak eskainiko ditu Gasteizko Bertako Fest arte eszenikoen jaialdiak otsailaren 27tik martxoaren 1era. Gasteizko Baratza Aretoak antolatzen du, aretoko egonaldi artistikoetan edo hirian eta inguruetan sortutako lanak erakusteko helburuz. 2026ko edizioan, hiru pieza izango dira, eta azken egunean Korrika Kulturalarekin bat egingo1 du.

Otsailaren 27an izango da lehen emanaldia: Amaiur Maciasek Organorik gabeko gorputz baten orroak2 antzerki-performancea eskainiko du, estreinakoz. “Sedukzioaren eta munstrokeriaren arteko topaketa” gauzatuko du Maciasen proposamen eszenikoak, eta ikusleen erabakien bitartez garatuko da.

Otsailaren 28an, Txatxara izeneko dantza-ikuskaria eskainiko du Patas de Gansa kolektiboak. Dantzaren bitartez, aurreko belaunaldietako emakumezkoei eskainiko die arreta; zehazki, aitortzarik3 izan ez duten eguneroko zereginei.

Azkenik, martxoaren 1ean amaituko da 2026ko Bertako Fest, Makur konpainiaren Voyage, voyage piezarekin. Umorea, antzerki dokumentala eta performancea uztartuta4, beste mundu batera zein norberaren baitara bidaiatzeko aukera dakar. Lan honek Korrika Kulturalaren programazioarekin bat egingo du.

Emanaldi guztiak Baratza Aretoan izango dira, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak. Bai horretarako bai informazio gehiago lortzeko, https://salabaratza.com/eu/ webgunera jo behar da.

1. Bat egin: kointziditu, aldi berean gertatu.
2. Orro:
aullido (es), cri de douleur (fr).
3. Aitortza:
reconocimiento (es), reconnaissance (fr).
4. Uztartu:
konbinatu, nahasi.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.