Martxora bitartean, ehunka bikote1 mus jokoan ariko dira Euskal Herriko hainbat herritan. Izan ere, azarotik martxan da Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Otsailaren 22ra arte, lehen fasea jokatuko da herriz herri. Martxoaren 7an, berriz, zazpi lurraldeetako finalak izango dira: Arabakoa, Kanpezun; Bizkaikoa, Lezaman; Gipuzkoakoa, Antzuolan; Lapurdikoa, Urruñan; Nafarroakoa, Iruñean; Nafarroa Beherekoa, Isturitzen; eta Zuberoakoa, Urdiñarben. Azkenik, Euskal Herriko finala Amasa-Villabonan jokatuko dute, martxoaren 28an, Euskal Herri osoko 128 mus bikote onenek. Egun horretan, jaiari ere tartea egingo zaio, txapelketaz gain bestelako ekintzak antolatuko baitituzte. Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta, txapelketak arrakasta handia izaten du. Euskal Herri osoko 200 herritan baino gehiagotan jokatzen da, eta urtetik urtera gero eta parte hartzaile gehiago izaten ditu. 2009an, lehenengo aldiz antolatu zutenean, 1.120 bikotek hartu zuten parte; iaz, berriz, 2.515 bikotek. Txapelketari buruzko nondik norako guztiak https://www.ehmus.eus atarian2 ezagut daitezke. Joan den urtean, Leitzako Jose Manuel Zabaletak eta Jose Miguel Gonzalezek irabazi zuten txapelketa. Nork beteko ote du aurten haien lekua?

1. Bikote: pareja (es), couple (fr).
2. Atari:
webgune, web-orri.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.