Derbia, baita bertsotan ere!
Datorren igandean, otsailaren 1ean, Athleticek eta Realak euskal derbia jokatuko dute San Mames futbol-zelaian. Partidak bi taldeetako zaleak batuko ditu harmailetan1 eta Bilboko kaleetan. Aldez aurretik, ordea, bestelako2 derbia jokatuko dute: Bertso Derbia, dagoeneko ohikoa bilakatua. Oraingoa, XXV. edizioa, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean egingo dute, 12:00etan.
Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak antolatu dute Bertso Derbia, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Guztira, sei bertsolari izango dira oholtzan kantuan. Zuri-gorrien alde, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita eta Igor Elortza; txuri-urdinak animatzeko, Andoni Egaña, Eneritz Artetxe eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea Arkaitz Estiballes izango da.
Bertso Derbirako sarrera doakoa da, baina aurretik eskuratu behar da. Horretarako, bi aukera daude: Torrezabal Kultur Etxeko leihatila eta Galdakaoko Udalaren webgunea (https://www.galdakao.eus/).
1. Harmaila: grada (es), gradin (fr).
2. Bestelako: desberdin, beste mota bateko.
