Xabat Illarregik irabazi du 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Nafarroak badu bertsolari txapeldun berria: Xabat Illarregi. Azaroaren 29an Iruñeko Nafarroa Arenan egindako finalean jantzi zuen txapela, Joanes Illarregi anaiarekin buruz burukoa1 jokatu ostean.
Lehen aldiz jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroa Arenan. 2.500 bertsozale baino gehiago izan ziren bertan, denak ere zortzi finalisten lanari adi2: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez eta Sarai Robles Vitas. Finaleko lehen zatiko ariketak egin ondoren, Illarregi anaiek eskuratu zuten puntu gehien eta biak igaro ziren buruz burukora. Haien arteko jardunaren ostean, Xabat Ilarregik jantzi zuen txapela, 1.205 puntu lortuta.
Zehazki, hauxe izan zen finaleko azken sailkapena:
1. Xabat Illarregi Marzol: 1.205 puntu
2. Joanes Illarregi Marzol: 1.198,5 puntu
3. Saioa Alkaiza Guallar: 732 puntu
4. Julio Soto Ezkurdia: 724,5 puntu
5. Eneko Lazkoz Martinez: 709 puntu
6. Sarai Robles Vitas: 695,5 puntu
7. Ekhiñe Zapiain Arlegi: 666 puntu
8. Eki Mateorena Zozaia: 637 puntu
1. Buruz buruko: individual (es), individuel, -elle (fr).
2. Adi: atentamente (es), attentivement (fr).
