Elhuyarrek urte osoan zientziaren eta teknologiaren arloan landutako hamar albiste esanguratsuenen1 zerrenda osatu du. Nabarmendu duenez, argi-ilunak2 utzi ditu zientziak 2025ean”. Gainera, zientzia jardunak hainbat herrialdetan “interferentzia politiko etsigarriak3 pairatu dituela gogorarazi du, baina, hala ere, urte “emankorra” izan dela. Honako hauek dira Elhuyarrek nabarmendutako 10 albisteak:

1. Txertoak: txertoek albiste “oso pozgarriak” eman dituzte, “AEBetako Gobernua haiekiko errezeloa pizten aritu den arren”. Adibidez, umetokiko4 minbizia sortzen duten birusak ia desagerrarazi dituzte Danimarkan, eta EAEn bertan % 50 gutxitu dira haur txikien bronkiolitisak eragindako ospitaleratzeak, txertaketa-kanpainari esker.

2. Glaziarren galera: Pirinioetako Monte Perdidoko glaziarra izan zen 2025eko protagonistetako bat, klima-larrialdia eragiten ari den glaziarren galera orokor ikur bihurtua.

3. Sua: Britainia Handian topatutako arrasto batzuk aztertu ostean ondorioztatu dutenez, gizakiak uste baino askoz ere lehenago ikasi zuen sua pizten eta baliatzen, duela 400.000 urte baino gehiago.

4. Zeruaren irudi xeheenak5: Vera C. Rubin Behategia lanean hasi da eta hego hemisferioko zeru ikusgaiaren inoizko irudi xeheenak hartuko ditu.

5. CRISPR terapia: CRISPR terapia genikoak bere lehen arrakasta handia erakutsi du, gaixotasun genetiko arraro batez jaio zen haur bat sendatuta.

6. CO2aren errekorra gainditua: iaz, erregai fosilek CO2aren marka gainditu zuten.

7. Hegazti-gripea: hegaztien gripea animaliengan eragiten ari den hondamendia albiste izan da urte osoan.

8. Basque Quantum ordenagailua: Kuantikaren Nazioarteko Urtean, Donostiako Basque Quantum ordenagailua albiste izan da Euskal Herrian eta nazioartean.

9. Gazako sarraskia: zientzia bera ere hasi da Gazako sarraskiaren ondorioak ikusarazten.

10. Belardiak6: aurten protagonista izango den gai batekin amaitu du Elhuyarrek zerrenda. Izan ere, Belardien eta Artzainen Nazioarteko Urtea izango da hau. Bioaniztasunaren ikur dira, eta, era berean, “etorkizun zailaren lekuko, artzaintza eta abeltzaintza estentsiboak zaintzen ez badira”.

1. Esanguratsu: significativo, -a (es), significatif, -ive (fr).
2. Argi-ilun:
gauza onak eta txarrak.
3. Etsigarri:
desesperante (es), désespérant, -e (fr).
4. Umetoki:
útero (es), utérus (fr).
5. Xehe:
preciso, -a (es), précis (fr).
6. Belardi:
prado (es), pré (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.