AIZU! aldizkaria ezagutu nahi duenarentzat, aukerako1 ekimena jarri dugu martxan: Harrapatu aukera!. Horrela, gure aldizkariaren ale bat doan eskuratzeko aukera eskainiko diogu nahi duen orori2. Zehazki, 2026ko otsaileko zenbakia.

Ekimenean parte hartzeko, www.aizu.eus webgunera jo eta bertan ageri den formularioa bete behar da. Eskaria egiten duten kideek etxean eta/edo e-postan jaso eta AEKk euskara-ikasleentzat argitaratzen duen aldizkaria eskuetan dutela ezagutu ahal izango dute. Bere ezaugarriengatik, AIZU! euskara-ikasle eta -irakasleen beharretara egokitutako aldizkaria da. Besteak beste, euskara errazean idatzia dago, testu mailakatuak ditu eta, hilero, aldizkariko lau testutan oinarritutako online ariketak eskaintzen ditu. Horrez gain, euskal kultura ezagutzeko tresna paregabea da.

Ekimenari esker, aldizkaria ezagutzeaz gain, saria jasotzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izan ere, formularioa betetzen duten lagun guztien artean harpidetza bat zozkatuko dugu. Eskaria egiteko azken eguna urtarrilaren 27a izango da. Ibili erne eta harrapatu aukera!

1. Aukerako: egoki, apropos.
2. Oro:
denak, guztiak.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.