Aureli Argemí hizkuntza-eskubideen saria ematen du Gutxiengo Etniko eta Nazioentzako Escarré Nazioarteko Zentroak (CIEMEN), hizkuntza gutxituen1 eta hizkuntza-aniztasunaren2 defentsa aitortzeko3. Aurten, AEKri ematea erabaki du, euskalduntze-lana egiteagatik eta Korrikaren bultzatzailea izateagatik. Sari-banaketa Bartzelonako Ateneoan egin zen otsailaren 6an. Lurdes Etxezarreta Artabe eta Maialen Begiristain Grado AEKko Nazio Kontseiluko kideek jaso zuten AEKren izenean. Haiek adierazi4 zutenez, "Euskal Herriaz harago, munduko hizkuntza gutxituen hiztun guztiak eroso eta libre bizi ahal izatea nahi genuke beren hizkuntza ardatz5 nagusi duen komunitatean". Era berean, azpimarratu6 zuten sariak “ez duela erakunde baten lana bakarrik aitortzen, hizkuntza-eskubideen aldeko borroka kolektiboa baizik”. Halaber, AEKko ordezkariek nabarmendu zuten “Euskal Herriko herritar guztiek euskara ikasteko eskubidea eta erantzukizun7 komunitarioa” dutela, eta eta “euskararen ardatz den komunitatean eroso eta libre bizitzeko” nahia adierazi dutela.

CIEMENek beste bi kategoriatan ere banatzen ditu sariak: aurten Elkartasunari Saria (pobreziaren eta desberdinkerien aurkako borrokan nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak aitortzeko) Sousan Tayseer Abdel Salam ekintzaile palestinarrak jaso du; eta Herrien Eskubideen Aldeko Saria (herri eta nazio gutxituen eskubide kolektiboen aldeko lana aitortzeko) ACAPS ( Asociación Catalana de Amistad con el Pueblo Saharaui) elkarteari eman diote.

1. Gutxitu: minorizado, -a (es), minorisé, -e (fr).
2. Aniztasun:
diversidad (es), diversité (fr).
3. Aitortu:
reconocer (es), reconnaître (fr).
4. Adierazi:
esan, baieztatu.
5. Ardatz:
eje (es), point essentiel (fr).
6. Azpimarratu:
subrayar (es), souligner (fr).
7. Erantzukizun:
responsabilidad (es), responsabilité (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.