Oihana Vesga
Dantzaria eta koreografoa

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak emandako Dedikazio saria jaso zuen, joan den apirilean, Vesgak (Errenteria, 1991). Donostiako Studio 84 akademian dantza garaikidea ezagutu eta Biarritzen urtebete ikasten aritu ondoren, Londresen egin zituen goi mailako ikasketak. Nerea Gurrutxagarekin batera Mari Zaunka kolektiboaren sortzailea, Erreka ondoan, bi gezur lanarekin dabiltza egun. Horrez gain, badabil beste zenbait “gauzatxo” prestatzen: Olatz de Andresekin, Miriam Perez Kazabonekin... Eñaut Mitxelena. Argazkia: Laida Zapre.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Euskal dantzekin eta balletarekin hasi zinen, zerk erakarri zintuen dantza garaikidetik?
Agian, zein irekia den. Balletean, oholtzara igotzeko, askotan errepertorio itxia ikasten duzu. Dantza garaikidean, aldiz, sormenean aukera askoz zabalagoa ikusten dut. Gainera, zure ibilbidean eraldatu egiten zara eta pixkanaka zure lekuak topatu ahal dituzu, estilo berriak jorratuz, eta hori polita iruditzen zait.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

DI-DA BATEAN

Zerk alaitzen dizu eguna? Lagun on batekin topo egiteak.
Eta tristatu? Albisteek, maiz.
Zerk eragiten dizu barrea? Nork bere buruaz barre egiteak ezohiko egoeretan, eta amaren umore beltzak.
Eta negarra? Gauza ederrek, eta ezkontzek, nahiz eta ez zaizkidan batere gustatzen.
Zerk haserrearazten zaitu? Leiala ez izateak.
Plazer txiki bat? Solasaldi ederra lagun batekin.
Plazer handi bat? Jaialdi batean lagunekin eta musikari on batekin dantzan egitea.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Itsas biologoa.
Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Oso lan errepikakorra duen langilea.
Dantzari bat? Simona Bertozzi.
Koreografo bat? Pina Bausch.
Antzoki bat? Londresko Barbican antzokia.
Dantzatzeko, antzokia ez den toki bat? Pasai Donibaneko kantina ingurua.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.