Madrilen (Espainia) aktore ikasketak egina, azkenaldian aurkezle lanean dabil bete-betean Nogales (Zestoa, 1991). ETB1en bi saiotan ikus dezakegu egun. Mikel Pagadizabal Pagadirekin batera herri txikiak bisitatzen hirugarren denboraldia du Herri txiki, infernu handi ezagunean, eta Gora bihotzak! ere aurkezten du Julen Telleriarekin batera. Aktore lanean ere ikusi ahal izan dugu lehendik, Pikuak websailean, esaterako. Eñaut Mitxelena. Argazkia: EITB.
Artikuluaren zati hau bakarrik harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
Herri txiki, infernu handi. Saioak erakutsi dizuna gogoan, betetzen al da esaera? Kar-kar! Herri guztietan oso-oso ondo hartzen gaituzte, eta gauzarik politenak erakusten dizkigute. Beraz, ez. Ni orain herri handi batean bizi naiz, baina zestoarra naiz. Herri txikia da, oso ederra, baina egia da herri txikietan, denok ezagunak garenez, gauza onak oso onak izaten direla eta gauza txarrak, igual, handitu edo egiten direla.
Artikuluaren zati hau bakarrik harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
Telebistak uzten al dizu aktore lanetan aritzen? Denbora dezente kentzen dit. Herri txiki-n, astero bi herri grabatzen ditugu, lan handia da. Gainera Gora bihotzak!en ere banagoenez, azken bi urte hauek oso kañeroak izan dira. Badaukat aktore sena berriz ateratzeko gogoa, haren falta igartzen dut. Telebista eta aktore jarduna oso-oso ezberdinak dira. Azken finean, aurkezle lanean Miren naiz, eta aktore lanean beste pertsonaia batzuk. Hortaz, bai, gustatuko litzaidake alde horretatik zer edo zer egitea berriz ere. Agian, hemendik aurrera hasiko naiz zerbait egiten...
DI-DA BATEAN
Zerk alaitzen dizu eguna? Eguzkiak. Eta tristatu? Euriak eta haizeak. Zerk eragiten dizu barrea? Lagunarteak. Eta negarra? Edozer gauzak, oso sentibera naiz. Zerk haserrearazten zaitu? Arrazoia ez edukitzeak eta injustiziak, asko. Bizio bat? Lo egitea. Plazer txiki bat? Jatea. Plazer handi bat? Maite dudan jendearekin egoteko denbora edukitzea. Zer izan nahi zenuen txikitan? Aktorea. Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Gauzak nola dauden ikusita, gauza asko. Aktore bat? Hiru: Meryl Streep, Carmen Machi eta Aitziber Garmendia. Aurkezle bat? Orain asko gustatzen ari zait Marc Giró. Eta, nola ez, Pagadi eta Julen Telleria. Eta ni neu, kar-kar! Pelikula bat?Inception. Maiteminduta nago pelikula horrekin. Telesail bat?Prison Break ikusten ari naiz berriro. Bizitzeko, herri txikia ala hiria? Ufa! Oraintxe bertan, hiria. Gero, erretiroa hartutakoan edo familia edukitakoan, seguruenik herria.
Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.