Ainhoa Jauregi
Hamaika Telebistako zuzendaria

Kazetaritza ikasia, kazetari eta ekoizpen lanetan urte luzez aritu ostean Hamaika Telebistako zuzendaria da, urritik, Jauregi (Hernani, 1981). Duela lau urte hasi zen bertan lanean, eta telebistaren sorreratik zuzendari izandako Iñaki Uriaren lekua hartu du. Maddi Mochalesekin (digitalizazio arduraduna) eta Onintza Alustizarekin (finantza arduraduna) osatu du zuzendaritza berria. Karguari neurria hartzen ari da, “indartsu”. Eñaut Mitxelena. Argazkia: Foku. 

Zuzendaritzan hiru lagun zaudete. Partekatzen dena, beti hobeto?
Askoz hobeto. Bestela, horrelako proiektu bat, ikuspegi osoa aintzat hartuta, ezin da aurrera eraman. Ezin duzu denean egon.
Zuzendaritza aldaketa Hamaikaren eta garai berri baten “mugarri” izango dela aipatu duzue. Zergatik?
Hamaikaren balioak, misioa-eta ez dira aldatuko, eta mugarri baino eguneratzea da. Hau da, proiektua gaur egungo testuinguruak eskatzen duenera eguneratu behar dugu. Komunikatzeko moduak ez dira duela 18 urtekoak, inola ere; eta kontsumo ohiturak ere izugarri aldatu dira. Guk telebista konbentzionalean badaukagu oraindik publikoa, baina 55 urtetik gorako jendea da. Eta, jakina, ez badugu lortzen belaunaldi berriekin nolabait konektatzea... Haiek dira etorkizuna, eta eremu digitalean daude. Arlo horretan irekitzea tokatzen zaigu; beharbada, jada ez gara telebista bakarrik, agian ikus-entzunezko hedabidea gara. Jauzi digitala egin beharko dugu. Ez dakit telebista desagertuko ote den, gaur-gaurkoz ez, baina beste horretan ere egon behar dugu.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

DI-DA BATEAN

Zerk alaitzen dizu eguna? Eguzkiak.
Eta tristatu? Gazako sarraskiak, egunero ikusten ari garenak, eta giza eskubideak bortxatzen dituzten eta normalizatuta ditugun berri horiek.
Zerk eragiten dizu barrea? Edozein unetan sor daitezkeen egoerek.
Eta negarra? Gauza gutxik. Ezintasunak, agian.
Zerk haserrarazten zaitu? Injustiziek eta gezurrek.
Bizio bat? Txokolatea.
Plazer txiki bat? Egunerokoan tarte bat hartzea zerbait hartu bitartean norbaitekin lasai egoteko.
Plazer handi bat? Bidaiatzea.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Kazetaria eta andereñoa.
Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Zirujaua.
Telebista saio bat? M ama* eme* ume* asko gustatu zait.
Telebistan, gustura egingo zenuke... Gaur egun, magazin formatuko zerbait edo dokumental bat. Zerbait baliabide askorekin.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.