Xanti Agirrezabala
Aktore eta sortzailea

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ikasia, “aktorea zentzu zabalean” da Agirrezabala (Azpeitia, 1997): “antzezteaz gain, gauza asko egiten ditut aktore izateko”. Hain zuzen, Erika Olaizolarekin batera, Kaka antzezlana sortu du, II. Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako Beka irabazi duena. Horrez gain, berak sorturiko Satiro antzezlana eskaintzen dabil, Kamikaz kolektiboaren Renata lanean ere bai, Piztiak telesailean aktore... Eñaut Mitxelena. Argazkia: Iker Gozategi.

Kaka obratzear1 duzue. Nola dator mokordoa?
Hortxe... Digestioa egiten denbora asko darama, eta ea azaroaren 19rako kaka botatzen dugun...
Zer kontatuko digu Kakak?
Herriko plazan kaka mokordo bat agertu da, inork ez daki ez nork egin duen ez nondik datorren, eta antzezlan osoa horren inguruko ikerketa izango da. Thriller komedia da, endredozkoa. Herri horretako lau pertsonaia kaka horren bueltan ibiliko dira.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Jendeari gauzak kontatzeko, txorakeria da bidea?
Hori da. Lan hau Erika Olaizolak eta biok ekoitzi eta zuzendu dugu. Azken urteotan, komedia, txorakeria, ikertzen ari gara. Gure ustez, gauzak kontatzeko oso modu efizientea da. Komedia nolabaiteko ezkutuko arma da hausnarketarako3 gaiak modu dibertigarri eta arinean helarazteko. Horretarako, gogoeta ugari eta ordu piloko lana egoten da atzean. Horregatik, nire ustez, komedia egiteak modu inteligentean lan egitea izan behar du.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

DI-DA BATEAN

Zerk alaitzen dizu eguna? Bazkari ederra egingo dudala jakiteak.
Eta tristatu? Albiste txar bat jasotzeak.
Zerk eragiten dizu barrea? Lagun artean txoro haizeaz6 txorakeriak egiten egoteak.
Eta negarra? Oso gutxi egitekoa naiz, baina ezintasunak.
Zerk haserrearazten zaitu? Kalean noala armiarma sare bat jateak.
Bizio bat: Gaseosa.
Plazer txiki bat? Igandeetan gominolak jatea.
Eta sekulako plazer bat? Uretan ibiltzea.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Pailazoa.
Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Ez naizena.
Aktore bat: Kontxu Odriozola.
Oholtza, pantaila handia ala txikia? Oholtza. Txikia ere bai, eta handiarekin ez dut maitemintzeko hainbeste aukerarik izan.
Zein rol edo pertsonaia egingo zenuke gustura? Pertsonaia ziniko eta sarkastiko bat.
+Kakaren estreinaldirako, “zorte on!” ala “kaka zaharra!”? Kaka zaharra!

1. Obratu: libratu, askatu.
2. Aitzakia:
excusa (es), excuse (fr).
3. Hausnarketa:
reflexión (es), réflexion (fr).
4. Lokazti:
lodazal (es), bourbier (fr).
5. Hautu:
elección (es), choix (fr).
6. Txoro haize:
txantxak egitera bultzatzen duen gogo.

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.