Foku

Irati Goikoetxeak bere lehenengo eleberria aurkeztu berri du, 2019ko Igartza saria jaso zuen proiektuaren emaitza, hain zuzen ere. Nobela (Herriak ez du barkatuko, Elkar) “mina ikusgarri eta ukigarri egiteko ahalegina” dela adierazi du idazleak. Izan ere, eleberriko Oihana protagonistari aita hil zion ETAk duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkanean. Zauriak bizirik jarraitzen du, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten. Liburua, hortaz, “terrorismoak, indarkeriak eta giza eskubideen urraketek eragindako minaz” hitz egiteko proposamena ere bada, Goikoetxearen esanetan. Aitaren heriotza da narrazioaren ardatza; Oihanaren nahia, berriz, bakardadea, abandonua, indiferentzia, beldurra, ahanztura, memoria, elkarbizitza… kudeatzea. Halere, ezustean harrapatuko duen gertakari baten ondorioz, bere burua askatzera behartuta ikusiko du, eta bi arrazoi izango ditu horretarako: bost urteko alaba eta Xanti antropologoaren proposamena.


nekatoneaNEKATONEA etxeak berriro irekiko ditu ateak, euskaraz idazten duen autore batek hilabeteko egonaldia egin dezan bertan, 2021eko azken hiruhilekoan. Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatu dute deialdia, euskal idazleek Juan Sebastian Elkanorekin lotutako gai bat, edo gehiago, lantzeko aukera izan dezaten. Egonaldia lortu nahi duten egileek ekainaren 15era arteko epea dute hautagaitza aurkezteko. Literatura generoa idazleek eurek aukera dezakete, eta deialdia irabazten duen idazleak, Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean apartamentu bat edukitzeaz gain, 1.500 euroko dirulaguntza izango du. Hortik ateratzen den lanak Elkano euskal esploratzaile eta marinel ospetsua nabarmentzen lagunduko du, munduko lehen itzuliaren 500. urtemuga dela eta.

 

 

 

 

infernu...ETA INFERNUKO DEMONIOA ADISKIDE
Iñaki Irisarri
Elkar, 2021

Hiru urte dira Napoleonen tropak Iruñeko zitadelaz jabetu zirela, eta jendea nazkaturik dago frantsesekin. Gero eta gehiago dira Espoz Minaren gerrillarekin bat egiten dutenak soldaduak behingoz Nafarroatik botatzeko. Abenturazko nobela hau dugu Iñaki Irisarriren letretako estreinaldia: leku, giro eta garai zehatz batzuen kolore eta usainez ongi hornituriko kontakizuna, boterearen eta armen aurrean herritar xeheak galtzeko guztiak dituela gogorarazten diguna.

aingeruAINGERUAREN PRIBILEGIOAK
Dolores Redondo
Itzulpena: Danele Sarriugarte
Erein, 20201

70eko hamarkadan, adiskidetasun sendoa sortu da Pasaiako badia xumean bost urteko bi neskatoren artean: Pakutxa eta Celeste. Inguruan, arrantzarako kaiak, zamaketariak, hezetasuna eta arrain gazitua dituzte. Jolasean eta bihurrikerietan konplize dabiltzala, ezustean zoritxarra agertuko zaie, eta gertakari tragikoak bi lagunak banatuko ditu. Celestek, istorio honetako protagonistak, ondorio latzak izango dituen trauma pairatuko du urte luzez.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.