Arbaso baten bizitzan oinarritu da idazlea bere zazpigarren nobela ontzeko: Francesco Pasquale Saprin jaio zen, Italiako hegoaldean, galdaragile familia batean. Zerriak, heriotza goiztiarregiak, gogotik joaten ez diren umetako lagunak, askotariko gaitzak, uretan barreiatutako partiturak... gailendu ziren, besteren artean, haren egunetan. Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin partekatu zuen XIX. mendeko giro politiko nahasia, eta, Bartzelonatik igarota, lehenengo Berrizera eta gero Bermeora heldu zen. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europako mendebaldeko giza mapa azaltzen du Elorriagaren azken eleberriak. Idazleak hogei narrazio independentez eraiki du kontakizuna, baina bata bestearen atzetik irakurrita, Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobela osatzen dute.

490balda

AZPIMARRAK nobela laburra kaleratu du Nerea Balda idazleak, Erein argitaletxearekin. Zuzeneko estiloa erabili du Selvaren eta Andreuren arteko topaketaren ondorioak kontatzeko. Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarriko dio erabakia: autobusean azpimarraz betetako liburu bat aurkitzeak eramango du Andreurekin, gaztetan ezagutu zuen mutilarekin, topo egitera. Baldak samurki aurkezten ditu pertsonaien joan-etorriak, zalantzak, minak eta bizitzako oztopoak.

490zortzigarrenhiria

ZORTZIGARREN HIRIA
Asel Luzarraga
Txalaparta, 2024

Simun Palsu fikziozko idazlearen trilogiaren bigarren pieza da hau. Lehen nobelako (Esan gabe doa) gertakarien aurrekariak kontatzen dira hemen; aurreko eleberrian, iraultza baten ondoren eraikitako gizarte sistema azaltzen da. Oraingoan, iraultza hura piztu zuen gertakaria. Luzarragak, bere ohiko umorea inoiz baino gehiago zukutuz, Sakau herrialdean iraultza sortu aurreko garaira garamatza.

490zoo 

ZOO
Goiatz Labandibar
Elkar, 2024

Paraje urrun bateko kanpin galduenera bakardade bila doan familia, igerilekuko sorosle lanean sos batzuk atera nahi dituen ikaslea, gazte talde parrandazalea, tribu osoa inguruan biltzen duten matriarkak, autokarabanak elkarri erakutsiz lehiatzen diren bikoteak, lehenbiziko muxua, lehenbiziko maiteminak... Askotariko fauna biltzen da kanpinetan, eta ipuin bilduma hau horren lagin ederra da.

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.