Gaizka Sarasolak (Lesaka, 1974) eskuratu du IX. (H)ilbeltza beka, Mug(h)erri eleberri proiektuarekin. Zazpi lagin aurkeztu dira, eta Baztango alkate Fernando Anbustegik, (H)ilbeltza elkarteko ordezkari Joxan Oizek eta Txalaparta argitaletxeko ordezkari Garazi Arrulak osatutako epaimahaiak erabaki du irabazlearen izena. Hala, egileak istorioa Baztanen kokatu izana azpimarratu dute; eta, horrela, kokapenak istorioari hurbiltasuna emateaz gainera, landa giroko bizitzaren eta bilakaeraren erradiografia egitea. Halaber, genero beltzean hain ohikoak ez diren elementuak (fantasia eta errealismo magikoa edo arteari buruzko gogoeta) txertatzea ere goraipatu du epaimahaiak. Liburua 2026ko abenduan argitaratuko du Txalapartak, eta 2027ko ilbeltzean aurkeztuko dute (H)ilbeltza ekimenean.

498liburuazoka

ZIBURUN, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa izango da ekainaren 7an, Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak antolatuta. Goizeko 10:00etan hasita, bost gunetan banatuko da Azoka. Guztira, 120 metro erakusmahai: 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle. Iaz egon ez ziren lau argitaletxe izango dira bertan: Euskaltzaleen Biltzarra, Nabarralde, Talaia eta Rolariak. Eta musika arloko bost autoekoizle edo proiektu berri: Alabena, Elkor-Karma, Esan Ezin, Madame Birrots eta Sara Zozaya.

498diesel

DIESEL
Bertol Arrieta
Alberdania, 2025

Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Arrietaren hirugarren ipuin liburua. Hori bai, guztietan agertzen dira bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten heroi arruntak, diesel jendea. Bilduma, ordea, ez da pesimista, ipuin ia guztiak umore ukituak zeharkatzen baititu. Bizitzaren ataka gaiztoei irribarrez aurre egin nahiak ikuspegi bitalista ezkutatzen du hondo-hondoan.

498lur jota

LUR JOTA PARISEN ETA LONDRESEN
George Orwell
Itzulpena: Rafa Santxitz-Muxika
Igela, 2025

Eton College ikastetxe esklusiboan heziketa pribilegiatua jaso arren, Orwellek pobreziaren eta porrotaren mundua ere ezagutu zuen Parisen eta Londresen. Bizipen haien kontakizuna da liburu hau, idatzi zuen aurrena. Ia ehun urte iragan badira ere, kontakizunak gaurkotasun osoa du oraindik: lan prekarioa, migratzaileak, errefuxiatuak, etxegabeak, kale gorriko bizimodua…

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.