XI. (H)ilbeltzaren antolatzaileek prest dute egitaraua Euskal Nobela Beltzaren Asterako. Hasteko, 20an aurkeztuko dute Joxan Oiz Arrutik VII. (H)ilbeltza beka irabazi ondoren idatzitako Amazurtza nobela. Asteazkenean, Bärlach komisarioaren abenturak eta desbenturak hitzaldia eskainiko du Idoia Santamariak; eta, ostiralean, Arg(h)itzen dokumentala emango dute. Jende gehien biltzen duten ekitaldiak, ordea, asteburuan izango dira: larunbatean, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahai ingurua, Edurne Elizondo eta Mikel Elortzarekin; bazkaria, Erratzun (txartelak lehenbailehen hartzea komeni da,
BERNART ETXEPARE, 1545 disko-liburua kaleratu du Pamiela argitaletxeak, Koldo Azkona musikariak egindako ikerlanaren emaitza. Hainbat agiri aurkitu ditu: Etxepareren XIV. eta XV. mendeetako arbasoenak; hark 1511ko auzi batean egindako deklarazioak; enperadorearen aginduz Etxeparek kobratu behar zuen zerga... Baita haren semearen ezkontzarena ere (1537), Etxepare apaiza aita izan baitzen. Diskorako, Danserie Ensemble taldeak garaiko musikaz kantatu ditu abadearen zenbait poesia.
BARRENGAIZTO
Beatrice Salvioni
Itzulpena: Fernando Rey Escalera
Txalaparta, 2024
Ibai bazterrean datza 13 urteko Francesca. Azpian dituen uharriak gorputzean iltzatzen zaizkio, eta gizon baten gorpua du gainean. Maddalena, berriz, uretan belauniko dago, zikinduta, eztulka. Duela urtebete hasi zen bi nesken arteko harremana, Francesca txunditurik gelditu baitzen Barrengaizto izendatzen zuten haren izaera matxinoarekin, baina Italiako erregimen faxistak oztopo handiak jarriko dizkie.
LAUTADAKO MAMUA
Xabier Montoia
Elkar, 2024
XIX. mendean aurrera, modernitate zantzu batzuk ikusi arren, jendea betiko ohiturei loturik bizi da. Baina hilketa sorta batek erabat asaldatuko du gizarte tradizional hura. Hasieran, erailak prostitutak dira; beraz, agintariei zein legea zintzo betetzen duten kristau prestuei bost axola. Halako batean, ordea, emakume ondraduak akabatzen hasiko dira, etxekoandre kabalak nahiz neskatila gazteak.