Arg: FOKU

Garazi Kamio Anduagak inprentarako ia prest dauka Bikini nobela laburra. Lan horrekin irabazi du 2023ko Mikel Zarate haur literatura saria, hala erabaki zuelako Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, aurkeztutako 16 lanak aztertu ondoren. Liburuak, Elkar argitaletxeak udazken honetan kaleratuko duenak, Alex Orberen ilustrazioak izango ditu. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, herri horretako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile aparta izandako Mikel Zarateren omenez, eta aurtengoa 13. ekitaldia izan da. Bikini izeneko kontakizunak bullying istorio bat du ardatz, baina ez biktimaren ez erasotzailearen ikuspegitik, baizik eta ikusle hutsa den eta egoera deserosoan dagoen haur baten ahotik.

480luki

ARGIALDIAK (Susa) izena du Miriam Lukiren lehen liburuak. Nola eraman gorputz bakarrean ogiaren usaina eta izuarena, hitzen pisua eta iraganarena? Zer prestatu azkena izango den afari handirako? Zenbat gehiago iraun dezake ihartzen utzitako laguntasunak? Horrelako galderak darabiltzate buruan ipuinetako protagonistak diren emakume langileek. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizunetan.

480horma

HORMA
Marlen Haushofer
Itzulpena: Naroa Zubillaga Gomez
Erein, 2023

Protagonista Alpeetako lagun batzuen ehiza txabolara joan da. Adiskideak ondoko herrira abiatu dira, baina ez dira itzuli. Emakumea, larriturik, haien bila irten da, baina errealitate tragikoa izango du aurrez aurre: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, protagonista bizirauteko prestatuko da, naturarekiko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz hausnartuz.

480egarria
EGARRIA
Josu
Penades
Alberdania, 2023

Lehorte garaian, ganadu urduriaren marruek esnatu dute Galo goizaldean. Etxe aurrean piztu den suteak aztoratu ditu abereak, eta aita hilik agertu da. Jakin gura du istripua izan den ala hil egin duten. Eta, hala bada, jakin gura du zorrak zeuzkalako hil duten ala mendekua hartu behar duen, baina sumintzen duen mendekua aitari hartu nahiko ziokeena da. Bitartean, Galok Mikela darabil gogoan.

 

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.