Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu idazle elgoibartarrak Susa argitaletxeak argitaratutako Hetero bilduman. Ordena heteropatriarkalean mugitzen dira ipuinak eta pertsonaiak: “Protagonistak ez daude eroso jokoaren barruan, baina ez dute uzten” azaldu du idazleak. “Estruktura horren barruan maitatzen eta desiratzen dute, espektatibak dituzte eta zapuztu egiten zaizkie” erantsi du. Protagonista ia guztiak dira emakumeak eta, batez ere, gizonez mintzo dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez, gizon horiekiko espektatibez eta dezepzioez. Aitak (odolekoak, kulturalak, politikoak), maitaleak eta adiskideak ageri dira kontakizunotan. Formari dagokionez, Alberdik lengoaia berezia bilatu du narrazio bakoitzerako.

491iturain

DENBORAREN ZUBIA (Erein) izena du Iñaki Iturainen ipuin bildumak. Zazpi istoriok osatzen dute, eta gerra da guztiak denboran eta espazioan kokatzeko atrezzoa. Orizarreko herritarrei 1936ko gerra iritsi zitzaienean, herri txiki horretako gizon-emakumeek ahal zutena egin zuten egoera berrira egokitzeko: batzuk etxean geratu ziren, beste batzuek ihes egin zuten. Eta, gerran gertatu ohi denez, sentimendu onenetik txarrenetara azaleratu zitzaizkien herritarrei.

491dena eskaini nizun

DENA ESKAINI NIZUN
Alberto Ladrón Arana
Elkar, 2024

Laurak, senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestu nahian, bazter ezkutu batera egin du ihes lankide baten laguntzaz. Handik urte batzuetara, baina, Lauraren ahizpa Itziarrek detektibe agentziara joko du, aspaldiko desagertze hura iker dezan. Oraingoan, terrore psikologikoaren izua eta thrillerraren kilika ere erabili ditu idazleak misteriozko nobela honetan.

491ahanzturaren leizea

AHANZTURAREN LEIZEA
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024

1940ko irailean, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen, beste hamaika gizonekin batera. Zazpi hamarkada geroago berreskuratu zituen Pepica alabak haren gorpuzkiak. Komiki honetan, iraganera jo dute Rocak eta Terrasak benetako historia berreskuratzeko, gerra amaitu ondoren ankerki zigortu zituzten hamarka mila herritarrak gogoratzeko.

 

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.