Paula ARBIDE/EREIN

Narrazio bilduma da Nerea Arrienen azken liburua (Jende likidoa, Erein), baina lotura asko daude kontakizunen artean, pertsonaiak batetik bestera baitabiltza eta ipuinek elkar osatzen baitute. Ondorioz, nobela batekoa dirudien giroa sortzen da. Bestalde, Zygmunt Bauman soziologoak garatutako modernitate likidoaren inguruan ardazten da bilduma. Hasieran gizarte likidoari kanpotik begiratzen dion begirale bat dago, eta hor agertzen dira gai nagusiak: maitasun likidoa, polimaitasuna, bakardadea, irudiaren tirania... baina ikuspuntu hori aldatu egiten da gero, arreta marea likidoko jendearengan jartzeko, pertsonaia bakoitzarengan. Hala, atari garbitzailea, kostaldeko herri txiki bateko idazlea, labarretan etxeak egiten dituen arkitektoa, arrain saltzailea... ezagutuko ditu irakurleak. Guztiek dute likidotasuna komunean, denak dabiltza alderrai, zalantzatiak eta malguak dira. Eta itsasoa bera ere “ia beste pertsonaia bat” da, Inazio Mujika editorearen ustez, haren presentzia nabarmena baita.

458ilusKOITERETZIA du izena du Iñaki Segurolak Alberdania argitaletxearekin kaleratu duen eleberriak. Baina zer da koiteretzia? Bada, idazleak berak asmatutako hitza, “COVID-19a, azkar esanda”. Izan ere, horixe da nobelaren gaia: birusak munduan eragin duen egoeraren aurrean jarrera ezberdina (hasieran, zurruna) duten hiru protagonistaren arteko elkarrizketa. Horietako bi "negazionistak edo konspiranoikoak” dira; hirugarrena, aldiz, “ofizialista, egia ofiziala sinesten duena”. Bestalde, nobela dialogikoa da Koiteretzia, ez baitago narratzailerik; hala, gizonezko heldu batek, mutil gazte batek eta neska gazte batek esaten dutenaren bidez osatzen da istorioa, antzezlan luze bat balitz bezala. Orain arte, lau saiakera idatzi ditu Segurolak, eta hau da beren lehen nobela.
Foku

458lazunakLAZUNAK AZKAZALETAN
Oihana Arana
Susa, 2021

Fikzioaren apologia batez abiatzen da Aranaren poema liburua. Horrela gogorarazten digu idazleak ez dugula haren bizitzarik irakurriko orrialdeotan, eta orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Hain zuzen ere, jakin-minetik mintzatzen zaigun ahots bat irakurriko dugu poema hauetan. Eta poetak (ironikoki, askotan) hauei erreparatzen die: gizartea, zeruko elementuak, harreman sozialak, habitatzen gaituzten espazioak, gorputza...

458gogoandutGOGOAN DUT
Aritz Galarraga
Pamiela, 2021

Oroitzapenik gabe ez omen ginateke izango, horiek egiten omen gaituzte. Bada, memoria ariketa bat da liburu hau, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Printza laburrak, zuzeneko kolpeak eta pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Gogoratu bezala daude oroitzapenok, ederretsi edo nahita aldatu gabe. Dena jaso da memoriak jaulki duen gisara. Eta, azkenerako, ariketa pertsonala zena belaunaldi oso baten giro bihurtzen da, beharbada.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.