Ane Bastida
Arg: Gaizka Peñafiel.
Musikari (edo talde) bat? Olaia Inziarte.
Opari egiteko disko bat? Berri Txarrak. Denbora da poligrafo bakarra edo Infrasoinuak.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoan.
Zer gosaltzen duzu? Angurria, kafea eta ogi txigortua gurin eta marmeladarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Sakelakoaren bila nabil beti, baina ez naiz gauzak galtzekoa.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Azkenaldian, “Kontuz!”, “Ez bota!”, “Itxaron pixka bat, ama oraintxe doa!”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bazkari goxo batean.
Zure lehen mito erotikoa? Josh Brolin.
Pertsonaia historiko bat? Florence Nightingale.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Txaka eta arrautza egosiak maionesarekin.
Zure bertuterik handiena? Pazientzia eta enpatia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Besarkadak eta barrua husteko berriketaldiak.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Familia, bi egun bakarrik egon ondoren.