Haritz Harreguy
Musikari (edo talde) bat? The Beatles.
Opari egiteko disko bat? ACDC taldearen Highway to Hell (1979).
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Platanoa eta kafea.
Zer galtzen zaizu beti? Normalean ezer ez, nahiko arduratsua naiz.
Zein esakune errepikatzen duzu askotan? Beti kexaka dabilen jende horri, “Eta, hala ere, zein ondo bizi garen!”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bikotekidearekin asteburu ederra pasatzen.
Zure lehen mito erotikoa? Michelle Pfeiffer.
Pertsonaia historiko bat? Asko, ez dakit...
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Sauna.
Zure bertuterik handiena? Esker onekoa izaten saiatzea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Konfiantzazko berriketaldia.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Gitarra, mikroa eta ordenagailua.