Lidia Insausti
Musikari bat? Aretha Franklin, beti erreferente.
Opari egiteko disko bat? Chet Baker-en Chet Baker Sings (1954).
Musika entzuteko lekurik onena? Saloi handia, argi naturala, leihoak irekita eta, biniloan.
Zer gosaltzen duzu? Kafesne erraldoia eta tostada urdaiazpikoarekin edo ahuakatearekin.
Zer galtzen zaizu beti? Belarritakoak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Dagoena dago”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Perfume on batean. Lurrin eta usainen frikia naiz, guztiz, eta pila bat dut!
Zure lehen mito erotikoa? Johnny Depp.
Pertsonaia historiko bat? Kleopatra.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Platerkada bat makarroi, eta jengibre, limoi eta eztiz egindako infusioa.
Zure bertuterik handiena? Alaitasuna. Ez da batere kostatzen positiboa izatea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Onestasuna, beti. Benetako pertsonak nahi ditut inguruan.