(Bastardix)

Musikari (edo talde) bat? Gatibu.

Opari egiteko disko bat? Veintitrés (Julen Caba).

Musika entzuteko lekurik onena? Ohean kaskoak jantzita, edo autoan.

Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta ogi txigortua.

Zer galtzen zaizu beti? Giltzak.

Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Animo, ekipo!" edo "Goazen, ekipo!", eta "X egun falta dira nire urtebetetzerako".

Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bidaietan, musikarekin loturiko gauzetan.

Zure lehen mito erotikoa? Johnny Depp.

Pertsonaia historiko bat? Frida Kahlo.

Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Sofa eta pelikula.

Zure bertuterik handiena? Barne indarra eta positibotasuna.

Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna, eta bai memento onetan bai txarretan egotea.

Zer eramango zenuke uharte huts batera? Pianoa.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.