AHO BETE HORTZ
Kristonak
Elkar, 2022

Pandemiaren ingurumarian, Eskean Kristo taldeak berriro hutsetik hastea erabaki zuen, baina ordura arte bildutako ondareari uko egin gabe. Horixe da Kristonak taldearen oinarria: banda berria, osagai zaharrak eta rock sustraiei tinko eutsi. Aho bete hortz diskoak Eskean Kristoren Beste belaze batzuen gozoan azken lanak utzitako lekuan hartu du haria, eta Arratiako taldearen lehen diskoen freskotasuna berreskuratuz eman dio jarraitutasuna. Zaleak ez du ezustekorik hartuko: rock’n’roll zuzeneko eta dantzagarria topatuko du, riff boteretsuak, gitarra indartsuak, soul tanta batzuk (Akarrusin) eta taldearen betiko nortasuna. Kolaborazio ugari ere badakartza disko berriak: besteak beste, Niko Etxartek, Roberto Mosok eta Aiora Renteriak jarri dituzte ahotsak lan honetan.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.