475hemenetaorain

HEMEN ETA ORAIN
Askoren artean

DDT, 2023

Labetik atera berri dago DDTk kaleratutako Hemen eta orain diskoa, Bilboko estoldetan jarduten duten zenbait talderen abestiak biltzen dituena. Bilboko gaur egungo eszenaren erradiografia moduko hau dokumentu bikaina da hiriko auzo eta bazterretan egiten ari dena ezagutzeko, baina musikalki ere behin eta berriro entzuteko moduko diskoa da. Punk doinuak nagusitzen diren arren, badago aniztasuna: punk rock klasikoa, rocka, afterpunka, crusta, metalaren eraginak... Talde bakoitzak orain arte argitaratu gabeko kantu bat grabatu du, eta Gurs, Bilintx, Gonorriaga, Arakil eta Uger taldeek euskarazko abestiak aukeratu dituzte. Bilboren ifrentzuan badago beste hiri bat, eta bilduma honek horren erraiak erakusten dizkigu.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.