ARGILUN
Bayou La Batre

Hainbat zigilu, 2023

Bayou La Batre talde gasteiztarra joan den ekainean ezagutu genuen, Bilboko Sarean elkartean eman zuen kontzertuari esker, eta aho bete hortz utzi gintuzten bere metalcore pisutsu eta sendoarekin. Taldeak denbora gutxi darama egurra partitzen, baina kontuan hartu behar da No Regret hardcore taldearen errautsetatik sortu dela, eta hark zazpi urteko ibilbide luzea egin zuela. No Regret taldeak erritmo azkarragoak erabiltzen zituen, eta bazuen ukitu melodikoa, baina, horrekin alderatuta, Bayou La Batreren doinuak astunagoak eta metalikoagoak dira. Bost abesti sartu ditu estreinako disko labur honetan, eta Zalantzak dantzan, Harriak begirik ez, Ni ta sua eta gainerakoek argi uzten dute taldearen maila.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.