Nola hasten duzu eguna?

Egunsentian, edo geroxeago, denok ez gara berdin esnatzen. Hori erakusten dute eguneko gure lehenengo ekintzek. Zuk zer egiten duzu? Hiru iratzargailu jartzen dituzu ez lokartzeko? Korrika egitera irteten zara? Presaka ibiltzen zara ala astia izaten duzu lasai ibiltzeko? Kafea behar duzu guztiz esnatzeko? Dutxa hotza? Ondo gosaltzea gustatzen zaizu? Laburbilduta, nola hasten duzu goiza?
Eibarko AEK euskaltegiko goizeko A2 mailako taldea
Rosane Myard
Nik gauean, iratzargailua ipintzen dut beti, baina ez du inoiz jotzen. Beti esnatzen naiz jo baino lehen, oso soinu polit batekin: "Aaa..." izaten da. Batzuetan, "aaa... kaixo ama... aaa...". Bi alaba txiki dauzkat eta askotan nirekin egiten dute lo. Haiek oso goiz esnatzen dira. Ez zait batere gustatzen hain goiz esnatzea, baina nire alabak iratzargailu onena dira eta pozik altxatzen naiz.
Iñigo Zabalo Arena
Goizean goiz, ohean irratiko berriak entzuten ditut. Gero bainugelara joaten naiz eta dutxa hartzen dut. Ostean, sukaldera joaten naiz eta fruta bat jaten dut, edozein! Ez dut besterik gosaltzen. Ondoren, prest nago egun berri bat hasteko.
Joseba Gorrotxategi Iriondo
Goizean jaikitzean lehenbiziko gauza ahoa zabaltzea da. Gero dutxa ederra hartzen dut esnatzeko. Ondoren gosaldu: edozein fruta eta kafesnea. Eta azkar komunera, normalean egunkariarekin, lasai. Etxetik irten, eta agian, mendira joaten naiz. Asko gustatzen zait.
Agustin Sarasketa Escribano
Ni egunero zazpiak inguruan esnatzen naiz. Lehenbiziko gauza txiza egitea da eta gero berriro sartzen naiz ohean. Ondoren, zortziak inguruan altxatzen naiz, dutxa hartzen dut eta ostean gosari arina hartzen dut. Azkenik, kafe huts ederra hartzen dut eta horrekin prest nago egunari aurre egiteko.
Imanol Laskurain Arego
Goiz jaikitzen naiz, goizeko 6etan, oraindik ez dut ahaztu tailerreko ordutegia! Gosari arina egiten dut eta paseatzera joaten naiz. Ondoren, erosketak egiten ditut eta familiaren bazkaria prestatzen dut. Gero egun librea daukat, disfrutatzeko!
Javier Ruiz de Galarreta Llanos
Ni egunero goiz esnatzen naiz, iratzargailurik gabe. Normalean zazpietan sukaldean egoten naiz eta lasai gosaltzen dut. Fruta prestatzen dut, meloi zati bat eta kiwi bat, laranja zukua ere egiten dut, kafesnea tostada batekin eta oso lasai gosaltzen dut bakarrik. Ondoren egongelara joaten naiz euskara ikastera. Niretzat gosaria oso garrantzitsua da.
Elena de la Torre Ojanguren
Esnatu ondoren, irratia entzuten dudan bitartean gosaltzen dut: kafesnea eta ogia gurinarekin. Gero komunera joaten naiz eta dutxa hartzen dut. Arropa jantzi eta kalera joaten naiz paseo bat ematera.
Nerea Paguey Lezamiz
Goizean, esnatzen naizenean, lehenbizi kafea prestatzen dut, eta bitartean etxeko leiho guztiak irekitzen ditut etxea aireztatzeko. Gero gosaldu eta irratia entzuten dut.
Felix Hernando Matilla
Esnatu bezain laster ahoa zabaltzen dut, gero argia piztu eta pertsiana altxatzen dut. Sukaldera joaten naiz esne beroa gosaltzeko. Geroago, mugikorra begiratzen dut eta telebista pixka bat ikusten dut. Azkenik, hortzak garbitu eta kalera.
