Nola moldatzen zara oporretan maskotak zaintzeko?

Oporrak buruhauste-iturri bihur daitezke etxeko animaliak dituztenentzat: kanpora joanez gero, animaliak eramatea ezinezkoa izaten da batzuetan. Nola konpondu orduan? Badira maskotak ezagunekin uzten dituztenak, edo haientzat propio prestatutako ostatuetara eramaten dituztenak. Zuk baduzu maskotarik? Nola moldatzen zara oporretan? Eta ez badaukazu, zergatik?
Bidasoko AEK-ko B2 mailako taldea
Ibon
Nik arrainak nituen. Familiako norbaiti etxera etortzeko eskatzen nion, loreak ureztatzera eta arrainak zaintzera: aitona-amonei landareak asko gustatzen zaizkie eta izebak nire etxetik pasa behar zuen lanera joateko.
Amets
Nik animaliarik ez dut. Amak ez digu maskotarik edukitzen uzten. Bestalde, maskota bat izatea dibertigarria izan daitekeen arren, denbora asko eta ardura handia behar da zaintzeko.
Dhara
Ez daukat animaliarik, ia egun osoan bakarrik egongo litzateke. Amak lan handia dela esaten du. Halere, animalia ukango bagenu, uste dut udan aitona-amonekin egongo litzatekeela.
Gorka
Etxeko animalia edukitzea konpromiso handiegia eta garestia da: kalera atera, sendagaiak eta janaria erosi, albaitariarenera joan... Horrez gain, ez dut gogorik animaliarekin 24 ordu partekatzeko.
Mara
Nik Ilargi izeneko txakurra daukat, baina ez da etxean bizi. Baserrian daukagu eta ardiekin laguntzen gaitu. Hobe da naturatik gertu egotea. Oporretan bakarrik uzten dugu baserrian, oso independentea da eta.
Jone
Nik ez dut maskotarik. Txakurra izatea gustatuko litzaiguke, niri eta semeari. Senarrak bat izan zuen. Hil zenean oso gaizki pasa zuenez, ez du gehiagorik nahi. Horregatik ez dugu txakurrik.
Maialen
Bai, txakurra eta katua dauzkat. Oporretan hobeto moldatzen naiz eskola garaian baino, eskolak denbora asko kentzen dit. Bidaiatzen baldin badut, osabarekin geratu ohi dira. Oso ondo zaintzen ditu!
Anton
Ez dut inoiz eduki. Horretarako leku zabala behar duzu eta pisu batean ezinezkoa da. Gainera, maskoten zaintza oso garestia da. Beste pertsonekin harremanak edukitzea nahiago dut animaliekin baino.
Eki
Orain ez, baina duela bizpahiru urte bai, Makarron. Ez zen hil, gaizki portatzen zen arrebarekin eta adopzioan eman genuen. Halere, bidaietan txintxo egoten zen, edonora eraman ahal genuen autoan.
Maider
Duela hilabete batzuk txakur txiki bat adoptatu genuen. Oporretara gurekin eramaten saiatzen gara. Lotarako lekuan animaliarik ez baldin badute onartzen, konfiantzazko lagun batekin uzten dugu.
Eider
Ez dut maskotarik. Animaliak maite ditut, eta pisua ez da toki onena haientzat. Animalia bat izango banu, animalia izatea gustatuko litzaidake. Gainera, alergia diet askori, beraz, bizikidetza ezinezkoa izango litzateke.
Andrew
Oporretan etxepeko katuzainak beti prest egoten dira Kanela zaintzeko. Eta guk haien Txokolate katuaren ardura izaten dugu kanpoan daudenean. Elkarri argazkiak eta bideoak bidaltzen dizkiogu, katua lasai dabilela erakusteko.
