heltzear web

Euskara ikasten ari zarete eta, besteak beste, egunetik egunera aberasten duzue hiztegia, etengabe ezagutzen baitituzue hitz berriak. Horiek horrela, zenbait influencer, youtuber eta eduki-sortzailek euskara hizpide izaten dutenean, erdaraz, tarteka aipatu ohi duten gaiari erreparatuko diogu guk ere: euskarazko zein hitz duzue gustukoen? Bide batez, zein da gutxien gustatzen zaizuena? Eta zergatik?
Lantarongo AEKko B2-C1 mailako taldea

Adrian Perez de Nanclares
‘Udaberria’ gehien gustatzen zaidan hitza da. Udaberrian egiten ditut urteak, baina ez da horregatik. Hitza bera gustuko dut. Negua eta gero uda berri bat dator, euria eta gero eguzkia… Loreak, egun luzeagoak… Eta hitzak sentsazio guzti horiek oso ondo adierazten ditu. Ez dago gustuko ez dudan hitzik.
Andrea Aja
Gustatzen zaidan hitza ‘harremana’ da. Askok oso soinu polita dute, besteak beste, ‘pinpilinpauxa’, ‘bihotza’ edo ‘kutuna’. Hala ere, ‘harreman’ hitzak bi esanahi ditu: hartu eta eman. Horrek oso ondo azaltzen du hitzaren kontzeptua eta, nire bizitzan, oso lagungarria izan da kontzeptu hau ondo ulertzea, euskarak azaltzen duen moduan. Gutxien gustatzen zaidan hitza ‘berdea’ da, arraroa egiten baitzait. Euskadi oso berdea da eta, nire ustez, bertako hitzen batzuk beharko dira, bat edo bi baino gehiago.
Iñaki Miguelez Ortiz
‘Oihartzun’ hitza polita da, soinua itzali eta luzatzen duelako. Esandakoa desagertu arren, zerbait geratzen dela adierazten digu. Oihartzuna memoriaren antzekoa da, polita eta inportantea. Hitz honek sakontasuna eta jarraipena dakar. Ez da momentuko zarata, denboran luzatzen den presentzia baizik, isiltasunean sendo jarraitzen duena. ‘Hondamendi’ hitza gogorra eta sendoa da, suntsiketa ekartzen digu burura. Hitzak berak mendi hondatua esaten digu, mendiak, naturaren sustraiak, akabatuta. Hitz honek beldurra dakarkigu, baina baita berpizteko aukera ere.
Estela Cerezo Gomez
Ez da erraza, baina behin entzun nuen hurrengo hitza, eta maite nuen: ‘erditu’. Hitz sinple bat da, berez, oso deskriptiboa. Pertsona bat bi bihurtzen da. Beste pertsona bat edo animalia berria agertzen da. Hitz magikoa iruditzen zait. Niretzat zailagoa da zer hitz gustatzen zaidan gutxiago: ‘gorroto’ izan ahal da. Ez zait gustatzen soinua, ezta esanahia ere.
Mertxe Perez
Niri gehien gustatzen zaidan hitza ‘aniztasuna’ da. Aurten ikasi dut hitz hau, eta gustatuko litzaidake bere esanahia, batez ere gaur egun, nahiko zabalduta egongo balitz. Eta, kontrakoa, gutxi gustatzen zaidan hitza ‘gatazka’ da. Etengabe entzuten dugu azkenaldian hitz hau telebistan, egunkarian… eta bere esanahiak ez dakar ezer ona.

Andrea Sandoval
Gustuko dudan hitza ‘lasaitasuna’ da. Hitzagatik baino gehiago, esanahiagatik da. Niretzat, hitz hau zoriontasunarekin lotuta dago. Lasaitasuna zoriona da. Zentzu guztietan. Gustuko ez dudan hitza ‘artaburu’ da. Nahiz eta lagunartean norbait gordina dela esateko erabili, literalki mazorca de maíz esan nahi du eta hitz egiteko orduan oso ahoskera traketsa du.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.