bideanariketak

Delitua da korrespondentzia lapurtzea. Intimitate eskubidearen urraketa denez, legeak zigortu egiten du ekintza hori. Halaber, delitua da, ostu barik ere, norberarentzat ez diren mezuak irakurtzea. Zer esanik ez, hartzailearen baimenik ez badugu. Legea bera da postalei dagokienez, gutun azalik gabe bidali arren. Baina postaria bazina, adibidez, irakurriko zenituzke agerian igorritako mezu horiek?
Markina-Xemeingo AEK-ko B1 mailako taldea

Javier Cantero
Uste dut postaletako informazioa ez dela oso garrantzitsua, beraz, bai... irakurriko nuke. Informazio pribatua edo garrantzitsua bidali nahi duenak besteek ikusteko zail jarri beharko luke.

Jesus Diaz
Postaletan bistan dago testua. Testu motzak dira eta izenaren eta helbidearen ondoan daude. Horregatik, nahi barik ere, galarazita izan arren, irakurtzea saihestezina da.

Fernando Molinero
Postaria banintz ez nuke inoren postalik irakurriko, besteen intimitatea ez zaidalako interesatzen.

Isabel Rodriguez
Agian, bai. Normalean argazkia ikustea gustatzen zait eta lekua ezagutzea ere bai. Horregatik, ez badakit lekua non den, ziurrenik irakurriko nuke. Beti ere, tokiari buruzko kontuak jakiteko, ez besterik.

Janire Martin
Postaria banintz, argi edukiko nuke oso garrantzitsua dela intimitate eskubidea ez zapaltzea. Argi dago delitua dela irakurtzea hartzailearen baimenik ez badugu, eta denok errespetatu behar dugu bestearen intimitatea.

Aitor Del Pozo
Postaria banintz eta legearen aurka irakurriko dudala jakinda, seguru aski, ez nuen irakurriko, gaur egun lanpostua lortzea eta mantentzea zaila delako. Zaindu egin behar da lana. Postaria ez banintz, agian, bai.

Zuzana Epelde
Postalak gutxi erabiltzen dira, eta ez lukete eraman beharko informazio garrantzitsurik, oporretako gaiak baino ez. Egia esan, normala iruditzen zait postariek kuriositatea edukitzea. Agerian dagoen zerbait irakurtzea ez da delitua.

Ines Uriarte
Ni postaria banintz, seguru aski, postala irakurriko nuke. Badakit debekatuta dagoela, baina jakin-minak irabaziko luke. Normalean, jendeak kontu garrantzitsuak ez ditu idazten postaletan.

Alfredo Alvarez
Edozein korrespondentzia mota pribatua da. Hala ere, postalen kasua desberdina da, edukia bilatu gabe ere irakurtzen baita. Informazio hutsalarekin erabiltzen dira normalean, beraz, berdin da irakurri ala ez irakurri.

Marina Saez
Profesionaltasunagatik ez nituzke mezuak irakurriko. Argazkiak edo irudiak begiratuko nituzke soilik, oroitzapen onak ekartzen dizkidatelako eta garrantzi gabeko gauza dela pentsatzen dudalako.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.