486eztailen

EZTA ILEN
Ezta Ilen
DDT Banaketak, 2023

Garai iluna da bizitzea egokitu zaiguna, eta, beharbada, horregatik ugaldu dira azken bolada honetan doinu ilun eta malenkoniatsuak jorratzen dituzten taldeak. Zaldibarko Ezta Ilen ildo horretan mugitzen da, diskoari hasiera ematen dion sarrera instrumentalak frogatzen duen moduan, baina after punk eta post hardcore doinuak jotzen dituzten beste talde batzuen hoztasuna ez zaio nabari. Beroak eta indartsuak dira Ezta Ilenen kantuak, batez ere zuzenean, eta oldarkortasun hori diskoan jasotzea lortu dute (Lore sorta ustelak, adibidez, sekulako abestia da). Ez dakigu zer gertatzen den Durango inguruko herrietan, baina aspaldi honetan oso talde interesgarriak etorri zaizkigu Abadiñok, Berrizek eta Zaldibarrek zedarritutako ingurune horretatik (Worth It, Eje, Armarri), eta Ezta Ilen ere zerrenda horretakoa dugu.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.