Uztailaren 7a egun ezin bereziagoa da Iruñean: San Fermin, sanferminetako egun nagusia. Aurten, ordea, uztailaren 23an Espainiako Gorteetarako bozak egingo direnez, hauteskunde kanpaina uztailaren 7an hasiko da. Ondorioz, kanpainak bete-betean harrapatuko ditu sanferminak. Nola moldatuko zarete? Egingo al diozue kasurik kanpainari? Eraginik izango al du zuengan?
Iruñeko Irrintzi euskaltegiko goizeko helduak

1. Mikel
Saiatuko gara normaltasunez moldatzen. Politika eginen dugu eta Sanferminak ospatuko ditugu, bi gauza horiek egiteko denbora eta lekua topatuko dugulako.

2. Javier
Eragingo dit, bai. Politikari buruzko berriak irakurriz eta telebista eta irratietako albisteak ikusiz eta entzunez.

3. Toño eta Julio
Sanferminak ez dira garai onena hauteskundeak egiteko, jendea parrandan dago. Dena dela, guri ez zaigu gehiegi inporta: aldez aurretik erabaki dugu gure bozka, kanpainak ez du eraginik gure erabakian. Bestalde, egoera barregarriak egon daitezke kanpainaren harira: Feijoo edo Abascal peñen artean... Ikuskizun galanta, ezta? Nola aterako ziren!

4. Felix eta Pako
Sanferminetan jendeak gehiago pentsatzen du jaietan hauteskundeetan baino, bost axola zaio. Gainera, gure bozka jada erabakita dugunez, berdin zaigu kanpaina noiz izanen den. UPN eta PSN zaleek txupinazoan beti oihukatzen dute lelo berdina, “politikaren kontra”: San Fermin, San Fermin! Aurten, berriz, hiri osoa kartelez josia. Aspergarria.

5. Ana eta Mila U.
Sanferminetan Iruñean egon arren, ez diogu hauteskunde kanpainari kasurik eginen. Izan ere, jaiak bukatu ondoren badugu denbora kanpainaren informazioa edo alderdien proposamenak ezagutzeko.

6. Mari Luz eta Mila T.
Nahiz eta Sanfermin jaietan izan, denetarik egiteko denbora izanen dugu, jaia eta politika; hauteskundeak garrantzitsuak direlako gure bizitzan. Iruñean egonen garenez, kanpainari adi egonen gara. Gainera, gure adinarekin ez gara hain parrandazaleak!

7. Jose María
Ez du eraginik izango. Gauza bakoitza espazio eta momentu ezberdinetan egin baitaitezke.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.