Hamar urtean behin elkartzeko ohitura duenez, datorren abenduan zazpi kontzertuko bira eskainiko duela iragarri1 zuen Peiremans+ taldeak: abenduaren 4an, Biarritzen; 11n, Azpeitian; 17an, Gasteizen; 23an, Iruñean; 27an, Donostian; eta 29an, Bilbon. Sarrerak oso azkar agortu2 direnez, egun gehiagotarako emanaldiak antolatzen ari dira. Adi, beraz, data berriei. Rock-talde hau 2005ean sortu zuten Gorka Urbizuk, Haritz Beristainek eta Imanol Ubedak (Marino Goñi gerora batu zitzaien). Urte hartan plazaratu zuten lehen diskoa eta 2016ko martxoan, bigarrena. Abenduan, bira amaitutakoan, berriro desagertuko direla adierazi3 dute.

LARRA BIDEAK II
Iñaki Larrayoz
Egilea editore, 2026

Musikari nafarraren estudioko bigarren lanean sei kanta kabitu dira. Duela4 zazpi urte hasi zuen proiek­tua, lehenengo bakarkako diskoa kaleratu zuenean, zazpi abestiz osatua5. Larrayozek bakarrik hasi zuen bigarren lan hau ere, baina bidean lagun gehiago elkartu zaizkio: Iñigo Astiz (letrak), Ibai Gogortza (gitarra eta ekoizpena6), Mattin Arbelaitz (bateria) eta Iñigo Telletxea (baxua). 

IZAN LITEKEEN GUZTIA
Desgaraian
Egilea editore, 2026

Taldearen estudioko bigarren lanak pop estiloko zortzi abesti dauzka. Kanta horietan letrak oso garrantzi­tsuak dira: kritika soziala eta politikoa dute, baina tonu poetikoan. Benito Lertxundiren Kaixo ardizain abestiaren bertsio bat ere sartu dute, country erritmoan. Bandako kide bakoitza7 herri eta musika talde ezberdinetakoak dira, baina pandemia garaian sortu8 zuten Desgaraian.

1. Iragarri: anunciar (es), annoncer (fr).
2. Agortu: amaitu, bukatu.
3. Adierazi: declarar (es), déclarer (fr). 
4. Duela: hace (es), ça fait (fr).
5. Osatu: completar (es), compléter (fr).
6. Ekoizpen: produkzio. 
7. Bakoitza: cada (es), chaque (fr).
8. Sortu: crear (es), créer (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.