bidean web

Euskal Kultur Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Iparraldea Bertan zikloak 25 urte beteko ditu aurten. Lau kontzertuk osatuko dute Ipar Euskal Herriko musikarien sorkuntzan1 oinarrituko den egitaraua: Jurgi Ekiza, hilaren 3an, Argitzala albumarekin; Habia laukotea, otsailaren 10ean, Omen lanarekin; Hor Hor hirukotea, hilaren17an, poeta ezagunen idatzietatik abiatu2 eta soinu-laborategian ondutako3 kantu bitxiekin; eta Pantxix Bidartek eta Primaël Montgauzik sortutako Elimberri ikusgarria, otsailaren 24an. Guztiak 19:00etan hasiko dira, Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan.

bidean web

504sitsak

SITSAK
Izaki Gardenak
Egilea editore, 2025

Talde gasteiztarrak bere diskoetatik kanpo utzitako zazpi kanta eta bost bertsio batzen dituen lan hibridoa aurkeztu du. Hala, taldearen doinu malenkoniatsua eta barruko giroa berretsi4 ditu, iluntasuna, melodia eztiak5 eta pop-blues kutsua6 uztartuz7. Lanak bi musika-unibertso elkartzen ditu: batetik, azken sorkuntzak; bestetik, orain arte diskoetan jaso ez diren kantak.

bidean web

504zinez


HARRAMAZKA
Zinez
Egilea editore, 2025

Iruñerrian 2021. urtean jaio zen bandak taldekideen barrenak abestietan azaleratzeko8 helburua zuen. Orain, bigarren diskoarekin datoz, denbora luzez eta elkarlanean sortutako hamabi abestirekin. Honetan, klasikoei bestelako esanahia emateko hautua9 egin du taldeak. Hala, Benito Lertxundiren Baldorba eta Mikel Laboaren Txoriak txori abestien erreferentziak aurki daitezke disko berrian.

1. Sorkuntza: creación (es), création (fr).
2. Abiatu:
partir (es), partir (fr).
3. Ondu:
konposatu.
4. Berretsi:
baieztatu, konfirmatu.
5. Ezti:
suave (es), doux (fr).
6. Kutsu:
matiz (es), nuance (fr).
7. Uztartu:
konbinatu, batu, bat egin.
8. Azaleratu:
aflorar (es), affleurer (fr).
9. Hautu:
elección (es), choix (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.