Ahotsa eta kordak besterik ez

Ahotsa eta kordak zuzeneko proiektua ondu1 dute Eñaut Elorrietak eta Alos Quartet-ek. Bestelako artifiziorik gabe ariko dira agertokian, lehenengo aldiz, askotan kolaboratu arren elkarren diskoetan. Emanaldiak Elorrietaren ibilbide osoa izango du ardatz2, haren garai guztietako kantuekin osatuko baita ikuskizuna, Ken Zazpi taldetik hasita. Baina Alos Quarteten hainbat abesti esanguratsu3 ere bilduko ditu proiektuak, denak ere modu zaindu eta soilean4. Kontzertu bakan5 batzuk eskainiko dituzte: urtarrilaren 3an, Tolosan; 10ean, Gasteizen; 23an, Zornotzan; otsailaren 7an, Donibane Lohizunen; martxoan, berriz, 11n Bilbon eta 20an Iruñean.


URTZEN
Urtz
Egilea editore
Taldearen hamabost abesti ikoniko biltzen ditu CD bikoitz honek. Formatu akustikoan birgrabatu dituzte, eta doinu berritu, intimo, hunkigarri6 eta sinfonikoz zipriztindu7 dituzte. Horiez gain, kanta berri bat ere sartu dute. Bira antzokietan egingo dute: Lekeition, urtarrilaren 23an; otsailaren 7an eta 28an, Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren; Gasteizen, martxoaren 5ean; eta Donostian, apirilaren 17an.


BERRERAIKITZE AROA
Heitxi
Baga-Biga, 2025
Erromeria, lehiaketa eta haur ikuskizunetan ibili ostean, bakarkako lehen lana kaleratzeko erronkari8 ekin dio Heitxik, proiektu oso pertsonalarekin: nortasuna berreraikitzeko prozesua aztertu, benetakotasunaren9 aldeko borrokaz eta bizitza osoan aurre egin beharreko oztopoez gogoeta10 eginez. Musikalki, elektronika eta euskal soinu tradizionalak nahasi ditu, trikitia eta panderoa, kasu11.
1. Ondu: sortu, egin.
2. Ardatz: eje (es), point essentiel (es).
3. Esanguratsu: significativo, -a (es), significatif, -ive (fr).
4. Soil: apaingarririk gabe, puru.
5. Bakan: gutxi, urri.
6. Hunkigarri: conmovedor, -a (es), émouvant, -e (fr).
7. Zipriztindu: salpicar (es), éclabousser (fr).
8. Erronka: desafío (es), défi (fr).
9. Benetakotasun: egiazkotasun.
10. Gogoeta: reflexión (es), réflexion (fr).
11. Kasu: adibidez.
